XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Amak honela dio mintxuria egiteko zorian: - Baina Proxpero, lagunduiozu andregaiari! Altxa ezazu! Minik hartu duen galdegiozu!.
Dinbi-danba joan da Proxpero neskarengana eta, Rau! hor heltzen dio izterretik
- Baina, baina, Proxpero, nola izan haiteke hain astakirtena? Mutilak, mutilak, gizona bai aldrebesa eta traketsa!.
- Besotik har ezak, moteil, besotik! Nola helduko diok ba hankatik horrelako neska gazte bati?.
- Besotik heltzeko? Hankarekin jo du lurra eta! - erantzuten dio Proxperok amari babalore aurpegia jarriz.